Etiquetas

60CafeBilbaoEuskOKlogoyorick

Autores: Varios autores
Año: 2011
Páginas: 314
Medidas: 130 x 210 mm
Precio: 10 €
ISBN: 978-84-938661-3-6

Descripción: Sari bat. Gutxienez sari bat eskaintzea balizko egileari. Izen ponposo xamar bat: “CAFÉ BAR BILBAO ANTZERKI LABURREKO GIDOIEN SARIA batek daki zenbatgarren edizioa”. Diru apur bat, titular batzuk komunikabideetan, testuaren argitarapena, webean sikera ere eta, horren ondorioz, antzezlana ezagutua eta, hau bai benetako saria, antzeztua izateko aukera gehiago edukitzea. Esan dezagun bide batez, aukera hau, batzutan, gauzatu egin dela, saritutako lanetatik batzuk muntatu eta zirkuitatu izan direlako. Hau guztiau izan da Sari hauen asmoa, 8 urte-edizio hauetan zehar. Zortzi edizio eta 18 antzezlan sarituta, euskaraz eta gazteleraz. Eta batzutan antzezlanaren nolabaiteko muntaketa ere egin dugu, gidoiaren irakurketa “dramatizatua” antolatu baitugu “Bilboki” izeneko antzerki programazioaren barruan, Café Bar Bilbaok antolatua hau ere. 2011 urte honetan Café Bar Bilbaok 100 urte betetzen ditu, eta lehenengo mendeurren hau ospatzeko hainbat ekitaldi gastronomiko-ludiko-kultural antolatzea pentsatu dugu. Eta horien artean Sari hauei beste plus eta disdira bat ematea, hau da, interneten bakarrik ez, antzezlan sarituak liburu “analogiko”an argitaratzea

Anuncios